Antzuolako Udalak eta Bertsozale elkarteak elkarlanean antolatu dute, eta helburua da bertsolaritzan sakontzea eta hitzekin jolas egitea. Udaletxean edo liburutegian eman daiteke izena, eta irailaren 22a da horretarako azken eguna. Printzipioz, astelehenetan izango da bertso eskola, 18:00etatik aurrera; hala ere, Udaletik jakinarazi dute badagoela ordutegian proposamena egiteko aukera.