Yoga, eskulan eta gimnasioko ikastaroetako izen-emateak zabalik daude

Mireia Bikuña Madrid 2023ko ira. 20a, 10:10

Antzuolan eginiko yoga saio bat, artxiboko irudi batean.

Interesatuek udaletxean eman behar dute izena irailaren 29a baino lehen, izen-emate orriak beteta. Antzerki eskolak ere izango dira, eta baita gimnasioko ate irekiak ere.

Eskulan eta yoga ikastaroak gertu ditu kultura sailak. Biak ala biak, urriaren 3an hasiko dira, baina, aurrez, izena eman beharko da. Udaletxean dauden izen-emate orriak bete behar dira, hilaren 29a baino lehen.

Haurrak eta helduak

Eskulan ikastaroetan haurrendako (lehen mailatik gora) eta helduendako taldeak osatuko dira. Bina talde: haurrenak, eguaztenetan, 17:30-18:30 eta, eguenetan, 16:45-17:45; eta, helduenak, eguenetan, 14:45-16:30 eta 18:00-19:45. Haurren taldeetan 11 ume onartuko dituzte, gehienez. Kopurua gainditzen bada, zozketa egingo dute.

Eskulan ikastaroetako irakaslea Edurne Uribesalgo izango da, eta ekaineko hirugarren astean bukatuko dira.

Yoga eta gimnasioa

Yoga ikastaroan hiru talde osatuko dituzte, astean bitan eskolak hartzeko: martitzenetan eta eguenetan, 10:30-12:00, 17:00-18:35 eta 18:45-20:15. Ikastaroan erabiltzeko eta norberak eraman beharreko materiala izango dira arropa erosoa, esterila eta manta bat.

Azkenik, gimnasioko ate irekiak iraileko azken astean izango dira: 25etik 29ra.

  • 60 urtetik gorakoentzako gimnasia: astelehena, 09:30ean.
  • Pilates: astelehena, 17:30ean; martitzena, 10:30ean.
  • Hipopresiboak: astelehena, 18:30ean; eguena, 10:30ean.
  • Spinning: eguena, 09:30ean.
  • Body tono: martitzena, 18:30ean.
  • Zunba: eguena, 19:45etan.

Horrez gain, dagoeneko bada izena emateko aukera ere.

Antzerki eskolak

Udalak antolatzen dituen ikastaroez harago, badago antzerki eskolan parte hartzeko aukera. Martitzenetan emango dituzte antzerki eskolak: 18:15etik 19:30era haurrendako, eta 19:45etik 21:15era helduendako. Informazio zabalagoa eta izena emateko orriak www.dap.eus webgunean daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak