Energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa

Mireia Bikuña Madrid 2023ko ira. 19a, 09:53

Energia Argitu programaren baitan egingo dute 20an; izena aurrez eman behar da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Antzuolako Udalarekin eta Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe, energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra egingo du. Olaran etxean izango da, hilaren 20an, 18:30ean. Doako tailerra da, baina aurrez eman behar da izena: argitu@gipuzkoa.eus helbidean edo 628 530 303 telefonoan

Nork bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurriak eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko dute. Parte-hartzaileei Energia-aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida banatuko zaie.

Gaiarekin jarraituz, urriaren 3an Energia Argitu Kit ekimena egingo dute. Urriko saiora joaten direnei Kit maleta etxera eramateko aukera emango zaie, etxean energia galerak non dituzten neurtzeko aukera izan dezaten. Ostean, aditu baten aholkuak jasoko dituzte, galerak ekiditeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak