Anelkarrek Kongon eta Senegalen dituen proiektuak bultzatzeko erabiliko dute egubakoitzean batutako dirua. "Proiektu horiek daude bideratuta hango bizilagunen ongizatea hobetzeko, bereziki hezkuntzara eta osasunera daude bideratuta eta beste behin oso pozik gaude herritarren erantzunarekin, batetik asko direlako patata tortillekin etorri direnak, eta ikusten den moduan afaltzera ere jende asko etorri delako", adierazi dio GOIENAri Josune Iturbek.
20:00etarako 40 tortillatik gora batu zituzten salmenta postuan, eta plazan mahaiak jarrita asko ziren afaltzera gerturatu zirenak: "Abuztua kanpoan egon ostean jendea batzeko gogoz egoten da eta horrek ere laguntzen du. Halako ekimenek herria ere indartzen dute eta giro polita sortu da aurten ere".