Pilotari profesionalak, Antzuolako frontoiaren urteurrenean

Mireia Bikuña 2023ko ira. 1a, 10:00

Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena.

Masters Caixabank ligako partidua jokatuko dute domekan, 17:00etan, Olalde pilota elkartearen eskutik: Ezkurdia-Mariezkurrena eta Larrazabal-Zabaleta, nor baino nor gehiago. Sarrerak 25 eurotan daude salgai Internet bidez, eta baita leihatilan ere. Partidu nagusiaren aurretik, bigarren mailako beste bat jokatuko da Salaberria-Erostarbe eta Mata-Bikuña bikoteen artean.

1898ko abuztuaren 28an inauguratu zuten Antzuolako Udal Pilotalekua. Lau pilotari ekarri zituzten orduko hartan esku-pilotan egiteko. Laurak azkoitiarrak: Tomualdo Larrañaga, Jose Maria Urzelai, Francisco Elorza eta Francisco Aranbarri. Egun handia izan zen. Pilota partiduaz gain, meza eman zuen apaizak eta dultzaina doinuekin girotu zuten herria Benigno Altubek eta Seber Altubek.

125 urte pasa berri dira ordutik, eta urteurrena ospatzeko, oraingo honetan ere pilota izango da protagonista. Baina, pilota profesionala. Izan ere, Masters CaixaBank ligako partidua ekarriko du herrira Olalde pilota elkarteak.  Hain zuzen ere, nor baino nor gehiago ariko dira Ezkurdia-Mariezkurrena eta Larrazal-Zabaleta bikoteak. Uztailean hasitako txapelketaren final laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak