Profesional mailako pilota partidak izango dira Antzuolako udal pilotalekuan. Jaialdia irailaren 3an izango da 17:00etatik aurrera eta punta-puntako pilotariez gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Bertan Caixabank Masterseko bosgarren jardunaldia ospatuko da. Salaberri-Erostarbe eta Mata-Bikuña bikoteek emango diote hasiera jaialdiari. Binaka jokatuko dute neurketa.
Eguneko plater nagusia bigarren partidarekin iritsiko da. Ezkurdia eta Mariezkurrena bikoteak, Larrazabal eta Zabaleta izango baitituzte aurkari.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude entradasfronton webgunean 25 eurotara. Egunean bertan, leihatilan sarrerak erosteko parada ere egongo da.