Pirinioetara irteera egingo du Arrola mendizale elkarteak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abuztuaren 11

Camilleren bidearen bi etapa egiteko irteera antolatu du mendizale elkarteak. Irailaren 16an eta 17an egingo dute, eta dagoeneko izena emateko aukera dago.

Irailaren 16an, larunbata, lehen etapa egingo dute. Lizarandik irten eta Gabarditoko aterpera egingo dute txangoa, gaua bertan pasatzeko. Bigarren egunean, berriz, Selva de Oza izango dute helmuga.

Larunbat goizean aterako da autobusa Antzuolatik, eta labur.eus/sendacamille helbidean eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak