Antzuolako udal gimnasioa itxita egongo da astelehenetik aurrera

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abu. 2a, 12:34

Udalak jakinarazi duenez, gimnasioa itxita egongo da abuztuaren 7tik 27ra bitartean, bi egunak barne. Beraz, hilaren 28ra arte ezingo dira instalazioak erabili.

Horrez gain, abuztuko kuota ez dutela kobratuko azaldu du, eta, gainera, irailetik aurrera aldaketak izango direla datetan. Orain arte, hilaren amaieran kobratu izan da gimnasioko kuota, baina, orain, hilabetearen hasieran izango da.

Erabilera arauak

Udalak aurreko legegintzaldian onartu zituen gimnasioko erabilera arauak, eta horren berri eman du. Besteak beste, jakinarazi du giltza pertsonala eta transferitu ezina dela, eta bazkideek beti erabili beharko dutela sartzeko, atea irekita baldin badago ere. Bafleen erabilerari dagokionez, antolatutako ekintzetan erabili ahalko dira soilik, eta aurikularrak erabili beharko dira.

Betebeharrak bete ezean, arau hauste arinak, larriak eta oso larriak daude, eta horretako bakoitzak ondorio zehatz bat izango du, zigorrak ezarriko baitituzte. Arinetan, 300 euroko isuna ezarriko da, eta instalazioak ezingo dira sei hilabetez erabili; larrietan, hamabi hilabetekoa izango da erabileraren debekua, eta isuna, 600 eurokoa. Azkenik, arau haustea oso larria bada, mila euroko isuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak