Leire Garai eta Andrea Capellan izan dituzte aurkari azken partidan, eta 22-8 amaitu zuten. Aurrez, ordea, lehen partidan, Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde aritu ziren pilotan, Amaia Aldai eta Uxue Oses oñatiarra kontrario zituztela, eta lehen bikoteak eskuratu zuen garaipena. Hala, abuztuaren 6an jokatuko dute torneo honetako finala Galeanok eta Arrizabalagak osatutako bikoteak Etxegarairen eta Gaminderen aurka.