Elkartasun jaira tortillak eramateko eskatu du Anelkarrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abuztuaren 28a

2019ko elkartasun jaia.

Elkartasun jaia egingo du Anelkar elkarteak irailaren 1ean, egubakoitza, eta tortillak eramateko eskaria egin die herritarrei.

Izan ere, ohiturei jarraituz, boluntarioek eginiko tortilla-pintxoak izango dituzte salgai arratsaldean; ohikoa den legez, eguraldia lagun bada, Zurrategi plazan egingo dute.

Jaialdian pintxoen salmentatik eskuratzen duten dirua, berriz, Kongon eta Senegalen martxan diren proiektu batzuetara bideratuko dute. Horrela egin izan dute beste zenbait alditan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak