Udalak antolatuta, goizeko bederatzietan izango da hitzordua zapatuan, Herriko Plazan, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei, denen laguntzarekin garbiketa "berehala" egingo dela nabarmenduta. Are gehiago, hamarretakoa ere izango da lanak amaitzean.
Parte hartzeko asmoa duenak, ordea, abisatu egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, udaletxera deitu behar da: 943 766 246.