Bazkarian parte hartzen duten emakumezko bat eta gizonezko bat izaten dira normalean omendutako biak, eta horrela izan da aurtengoan ere. 89 eta 90 urte dituzten Ana Maria Davilak eta Eloy Sanchezek jaso dute omenaldia, hurrenez hurren. Eta, ospatzeko, dantza lotua egin dute elkarrekin, bertaratutako beste zenbaiten begiradapean.
Alabaina, ez dira bazterrean gelditu gainontzeko jubilatuak, aise animatu baitira plazara, trikiti eta panderoaren soinupera.