Eibarrek gaur eman du jakitera Joseba Etxeberria entrenatzailearen lan-taldea zein izango den, eta tartean dago Andoni Azkargorta debagoiendarra.
Antzuolarra 2014-2015 denboraldian hasi zen ikuskatzaile lanetan Eibarren, Aloña Mendi entrenatzen ibili eta gero. Klub armaginak baieztatu du antzuolarrak jarraitu egingo duela, eta horrela laster hamarkada bat beteko du talde gipuzkoarrean. Orain arteko zereginetan jarraituko du, hau da, armaginek kontrario izango dituzten taldeak aztertzea izango da bere egitekoa.