Adierazi dutenez, herriko eragileek zein norbanakoek prozesuarekin bat egiteko nahia dute, greba egunak aldarrikatzeko balio duen arren nabarmendu baitute prozesu osoari begiratu nahi lioketela datozen hilabeteetan egingo duten lanketan: "Grebaren oinarriak antolakuntzan, aktibazioan, saretzean, politizazioan, interpelazioan eta harremanetan jarri nahi ditugulako". Erantsi baitute helburua grebara begira egingo den aurretiazko lana dela.