Errepide bazterretara ikurrinarekin ateratzeko deia egin du, eta, horregatik, ikurrinak salduko dituzte gaur hasi eta domekara arte, Kalebarrenen. Bi euroko prezioa du bakoitzak.
Uztailaren 2an, berriz, Zubillagara (Oñati) joango dira, bertan elkartuko baitira beste herri batzuetako kideekin. Batzuk, bizikletaz joango dira, baina beste batzuk izango dute Elorregiraino autobusez joateko aukera ere.