Pilota eskolako ikasturtea amaitzeko, finalak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ekainaren 21a

Antzuolako pilota eskolako kideetako batzuk.

Denboraldiaren amaierarekin batera, pilota eskolako txapelketa egiten dabiltza azken asteetan, eta bihar jokatuko dituzte finalak, 18:00etan, Udal Pilotalekuan. Afari-merienda ere egingo dute denek elkarrekin.

Benjaminak, alebinak eta infantil-kadeteak aritu dira pilotan, eta honakoak iritsi dira txapelketaren amaierara:

Benjaminak:

  • Suhar Mondragon eta Jakes Uribesalgo / Izei Irizar eta Aratz Aranburu

Alebinak:

  • Eneko Berasaluze eta Xabi Insausti / Ekaitz Hurtado eta Xabat Aiastui

Infantilak-Kadeteak:

  • Julen Errasti eta Leire Galeano / Auritz Iturbe eta Olatz Insausti

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak