Azaldu dutenez, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea izan zuten mintzagai azken saioan, baina liburu gehiago izan dituzte mintzagai ikasturtean. "Taldea bi hilabetean behin bildu da urtean zehar, hainbat euskal idazleren obrak komentatzeko, eta oso pozik gaude. Ikuspuntuen aniztasuna eta irakurketari esker partekatu ditugun gogoetak eta emozioak azpimarratuko genituzke".
Besteak beste, Eider Rodriguezen, Bertol Arrietaren, Kirmen Uriberen eta Alaine Agirreren lanak izan dituzte oinarri ikasturtean, eta, hain justu, Agirre bera arduratu da taldea dinamizatzeaz.
Irailean itzuliko da
Irailaren 14an, eguena, hasiko dute ikasturte berria, eta parte hartu nahi duenak udal liburutegian eman dezake izena.