Ohikoa den moduan, martxan jartzeko ohiko prozesua jarraitu da, hala nola garbiketa eta desinfekzio sakona eginda eta sistema berrikusita. Horrez gainera, Legionella pneumophila bakterioaren aurkako tratamendua ere egin da, eta ur-parkea abian jartzeko baimen guztiak kudeatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin.
Hala, hasiera batean, iraileko bigarren asteburura arte izango da ur-parkeaz gozatzeko aukera, 10:30etik 20:00etara; irailaren 10era arte.
Berrikuntza bat
Udalak azaldu duenez, aurten berrikuntza bat egin diote parkeari, uraren eremua egurrezko itxidura batekin inguratu dute eta. Era horretan, bi sarrera eta irteera jarri dituzte, eta helburua da lokatz gutxiago sortzea.