Azaldu dutenez, "horrelako elkarte txiki batentzat gauza handia da" final honetan jokatzea, eta taldeko jokalari gazteentzat "aurrera jarraitzeko bultzada izugarria" litzatekeela uste du Ibon Gezalaga AKEko lehendakariak. Are gehiago, baita taldearen gidaritza duen Patxi Cabo entrenatzailearentzat ere. "Entrenatzaile bezala bere lehen urtea izanda, askoz gehiago".
Zorionak eman dizkio gazte mailako taldeari, denboraldi honetan egin dutena "handia" izan dela nabarmenduta.