58 parte-hartzaile izan ziren lau kategoriatan banatuta eta lurra lehor zegoenez, arazo barik burutu zuten lana. Ramon Aldasoro izena ipini diote aurten trialari, duela 3 urte trial hori bera antolatzeari ekin zion herritarraren omenez. "Duela bost urte irten zen Aldasoro espetxetik eta handik zekarren Triala antolatzeko ideia. Hark eginiko lanagatik izan ez balitz, ez litzateke posible izango", azaldu du Imanol Lizarralde antolatzaileak.
Ramon Aldasoro aurten hil da eta haren omenez ipini diote izena Trialari. Omenalditxoa era egin zioten atzo, han izan ziren Aldasororen emaztea eta semea eta hunkigarria izan zela azaldu dute antolatzaileek.