Furgoneta bat erre da A-636 errepidean, eta trafikoa oztopatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko maiatzaren 24a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, arratsaldeko bostak aldera hartu du su furgonetak A-636 errepidean, Antzuolan, Bergarako noranzkoan.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute. Gidariak bere kabuz irten du lekukoen esanetan, eta ez da zauriturik izan. Ibilgailua erretiratzeko lanetan jardun bitartean trafikoa motela izan da.

Bideoan, Hodei Aranguren antzuolarrak grabatutako irudiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak