Ekainaren 3an ospatuko dute AKE eguna

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko maiatzaren 13a

2022ko AKE eguna.

Egun osoko egitaraua antolatu du Antzuolako Kirol Elkarteak, eta asmo dute Antzuola gorriz janztea.

Honakoa da antolatu duten egitaraua:

  • 11:00. Puzgarriak frontoian edo Zurrategin.
  • 12:00. Karro poteoa.
  • 14:30. Bazkaria.
  • 17:30. Sari banaketa.
  • 18:30. Gotx elektrotxaranga.

Horrez gainera, jakinarazi dute Larrea, Aitz Garbi, Mox eta Ongi Etorri tabernetan daudela salgai bazkarirako txartelak: nagusienak, 22 euroan eskuratu daitezke; eta gazteena, hamabi eurotan. Azken eguna, berriz, maiatzaren 21a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak