Jose Angel Arbuluk, Claudia Alvarezek, Josefina Aramendik, Ima Beristainek, Avelino de Jesusek, Angel Peñalbak, Jose Carlos Dominguezek, Mari Kontxi Laskurainek eta Jesus Zubikaraik osatzen dute zuzendaritza batzordea, Iñaki Elortzak, Maria Nieves Zabalok eta Lorentxo Iturbek utzi egin baitute.
Diru kontuak ere izan zituzten mintzagai. Iazko balantzeari dagokionez, sarreren eta gastuen arteko diferentzia "positiboa" izan da, baita tabernakoa ere. Are gehiago, aurrekontua ere zehaztu dute aurtengorako: 9.557 eurokoa izango da, aurreikuspenen arabera.
Ekintzak eta helburuak
2022an egindakoen berri ere eman zuten; besteak beste, tailerrak, bisita gidatuak eta ikastaroak egin dituzte, eta aurten ere hala egingo dute. Gainera, 2023rako helburuak ere zehaztu dituzte: Antzuola Lagunkoia bultzatu nahi dute; baita gimnasiorako dirulaguntzak ere, Antzuolako Udalaren bitartez.