Aitor Mendizabalek irabazi du Atzeko Herri Txapelketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 8a, 11:44

Atzeko herri txapelketako parte-hartzaileak. Argazkia: Karlos Baleztena

Egubakoitzetik zapatura arte jokatu dituzte txapelketako partidak Antzuolako udal pilotalekuan. Guztira, 73 parte-hartzaile izan dira, eta Olalde pilota elkarteak adierazi du "etengabe" ibili dela jendea frontoian.

Parte-hartzaile bakoitzak bina partida jokatu zituen, eta, azkenean, Aitor Mendizabal eta Manex Balerdi herrikideak iritsi ziren finalera, iaz bezala. Bi partida jokatu zituzten zortzira, eta Mendizabal izan zen garaile bietan; beraz, berarentzat izan zen herri txapelketako garaipena.

Andoni Balerdi Olalde pilota elkarteko lehendakaria eta Aitor Mendizabal, zapatuan, txapelketan. Argazkia: Karlos Baleztena

Antolatzaileek jakinarazi dute "oso pozik" daudela txapelketak herrian izan duen harrerarekin, "herria biltzeko" bide ere badelako. 8 eta 47 urte arteko herritarrek hartu baitzuten parte, eta finalean 200 lagun inguru batu ziren frontoian.

Haurren partida bat, egubakoitz arratsaldean. Argazkia: Imanol Soriano

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak