Horren nondik norakoak azalduko dituzte Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateak, Nere Erkiaga Hil Arte Bizi egitasmoko kideak, eta Maria Eugenia Irazabal, Pilar Etxaniz, Elixabet Pueyo eta Josune Jimenez Antzuolako herri eskolako ordezkariek. Izan ere, jakinarazi dutenez, herriko haurrekin jadanik hilerriaren inguruan "lan dotorea" egin dute, eta horren gaineko azalpenak emango dituzte irakasleek.
Olarango bigarren solairuan izango da aurkezpena, maiatzaren 11n, 18:00etan.