Basalde auzoko errota eta indarretxea ezagutzeko aukera

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 8a, 10:23
Basaldeko indaretxea. Argazkia: Irinmodo.

Landatxope jubilatuen elkarteak antolatu du, eta eguenean egingo dute, hilaren 11n. Gipuzkoako Erroten Eguna aprobetxatuko dute horretarako, maiatzaren 14an izango baita.

Joxe Mari Iturbe antzuolarra izango da gidaria, eta berak emango ditu azalpenak. Nahi duen orok har dezake parte, eta 09:00etan izango da irteera, herriko plazatik. Hamaiketakoa errotan bertan egingo dute, eta, itzulera, 12:30ak aldera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak