Mendi irteera egitekoak ziren goizean, baina, eguraldi kaskarra zela-eta, bertan behera utzi behar izan zuten ekintza. Hala ere, elkar ezagutzeko baliatu zuten momentua: ezagutza jolasak egin zituzten, elkarrekin bazkaldu zuten eta arratsaldean Aiherrako etxalde batera bisita egin zuten.