Bi menu egongo dira aukeran. Entsalada mistoa, oilasko errea pikillo saltsarekin eta gorringo txigortu tarta jateko aukera egongo da ohikoan; beganoan, pistoa, hanburgesa beganoa eta konpota. Ogia eta edaria bietan dago barne, eta 20 euroko prezioa du. Umeentzako menua ere izango da: plater konbinatua eta gorringo txigortu tarta, 13,5 euroan. Liburutegian edo udaletxean daude txartelak.
Bertso saioa
Maiatzaren 12an bertso saioa egingo da, 22:00etan. Maialen Lujanbio, Aitor Bizkarra, Ane Zuazubiskar, Agin Laburu eta Alaia Martin izango dira bertsolariak, eta sarrerak Bibe plataforman eta liburutegian erosi daitezke hamar eurotan.