Diru kontuak izango dituzte hizpide; iazko memoria ekonomikoa eta 2023rako aurreikuspenak, zehazki. Horrez gainera, 2022an eginikoak eta aurten egin asmo dituztenak ere gogoan izango dituzte, eta, ostean, bestelako informazioen eta proposamenen berri ere emango dute. Are gehiago, batzordearen parte baten aldaketa ere egingo dela jakinarazi dute. Azkenik, galderen eta erantzunen unea izango da.