Unax Errasti antzuolarra izan da euskaldun onena Gipuzkoako Klasikoko lehen etapan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 22a, 14:54

Argazkiak: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa.

Junior kategoriako Gipuzkoa Klasikoa gaur abiatu dute, Ormaiztegin. Bigarren urtez, bi etapakoa izango da proba eta lehena amaituta, Ulma taldeko Unax Errasti antzuolarra da euskaldunen sailkapeneko liderra. Bihar, domeka, Donostiako Egia auzoan amaituko dute bigarren eta azken etapa eta maillot horri eusten saiatuko da Errasti.

Nazioarteko junior mailako txirrindulari onenak ari dira parte hartzen proban eta Jasper Schoof izan da onena lehen etapan, Pattinsonen eta Bodeten aurretik. Mendiko sailkapeneko liderra Oliver Peace da; tarteko helmugetakoa, Gibbe Staes eta taldekako sailkapeneko liderra, berriz, Tofauti Everyone Active.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak