Udalekuetako izen-ematea ireki dute, apirilaren 30era arte

Hasier Larrea 2023ko api. 20a, 12:01

Udalekuen aurreko aldi bateko talde-argazkia.

Aurten uztailaren 3tik 13rarte egingo dituzte udalekuak Antzuolan, 5 urtetik LHko 6. mailara arteko haurrei bideratuta. Aste barruan 09:30etik 13:00etara egongo dira begiraleekin. Parte hartu ahal izateko izen-ematea bi modutan egin daiteke, eskuz edo Internet bidez.

Lehenengo aukerari dagokionez, udaletxean edo liburutegian dagoen inprimakia bete eta ordainketa-agiriarekin batera udaletxeko idazkaritzara edo liburutegira eraman behar da; beranduenez, apirilaren 28rako. Beste aukera da antzuola.eus webgunearen bidez egitea, eta apirilaren 30a da azken eguna. Bertan ageri dira prezioak eta diru-sarrerak egiteko kontuak. Udaletik adierazi dute norbaitek izena eman ostean baja emanez gero ez zaiola dirurik bueltatuko, "begiraleen kopuruan eta udalekuen programazioan gorabeherak ekar ditzakeelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak