Klak!son musika taldeak ibilbidea etetea erabaki du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 19a, 15:23

Klak!son taldearen kontzertu bat, Antzuolako gaztetxean, 2018an.

Hemezortzi urteko ibilbidearen ostean hartu du erabaki talde antzuolarrak, lau disko kaleratu eta makina bat kontzertu egin ondoren.

Hala ere, taldekideek nabarmendu dute Euskal Herriko musikari egindako ekarpenaz harago, bidean egin dituzten lagunak eta harremanak baloratzen dituztela, eta baita taldeko bost musikarien arteko konplizitatea eta maitasuna ere. "Izan ere, proiektu honen oinarria horixe izan da; laguntasuna".

Mikel Bargielak, Ion Gurutz Biterik, Asier Alkortak, Aritz Ormazabalek eta Mikel Arriaranek osatutako taldeak 2006an kaleratu zuen Klakson izeneko lehen diskoa, ordu hartan Mikel Urcelay, Jon Pinillos eta Borja Zabalo ere taldekide ziren arren. Ostean etorri ziren gainontzeko hiruak: Zai at Devo City (2011), Denboraleak (2015) eta Puntu urdin margula (2021).

Eskerrak ingurukoei

Bada, egindako ibilbidean alboan izan dituztenei eskerrak eman nahi izan dizkie Antzuola eta Zumarraga-Urretxu artean sorturiko taldeak, ohar batean:

Zuzenean proiektuan parte hartu duzuenoi; Vargas, Txupi, Borja eta Pini. Baita kolaborazioak edota kantak sortzen lagundu diguzuenoi; Pepi, Iraia, Hodei, Susaeta, Ander Azkarate, Izaro (Elvis), Isuo, Aitor Zabaleta, Aitor Lasku, Mikel Arregi, Kezman eta Dabor (Whiski supplier). Diska grabatzerako soinu teknikariei, Pit, Nestor Varela, Alvaro Remacha, Ander Barriuso (Shot)... Bikote eta familikoei, batez ere Laskurainen etxekoak bezala hartu gaituzuenoi, aupa Karmentxu! Lagunak, Ibonzori aipamen berezi bat; "Maite zaitugu", baita, Antzuola, Urretxu eta Zumarragako lagunei. Eskerrak Goiena komunikazio taldeari (Iker, Aintzane, Maider, Usoa eta Amaia) eta Otamotzi, kobertura emateagatik. Esker berezi bat ere kontzertuetan horren ondo hartu eta afaltzen eman diguzuen hoiei, momentu ederrak izan dira mahaiaren bueltakoak. Baita borondatez soinu teknikari lanetan ibili zareten lagunei. Eskerrak oro har musikaren alde egiteagatik: Mundumira, Puntaik Punta, Durangoko Azoka, MuTaMu, Gasteizko Doors taberna eta Evelio (Täntra), Santurtziko Munich 72, Danbaka (Elgetako kafe antzokia), Anoetako gaztetxea (6garren ez kontzertu famatua), Arrasateko Gure Leku, Idiazabal, Orioko Salatxo, Ondarroako Gaztetxea eta Nekro, Alegiako Gaztetxea, Putzuzulo, Iurretako jaiak, Doka etaMahaster River, Eitzako jaiak, Ezkioko jaiak, Bergarako Pol Pol eta Laño Skate Park (Nahia), Orioko Etxeluze Gaztetxea, Eskoriatzako Cipris taberna,Osintxuko txoznak, Azpeitiko Gaztetxea eta MKT, Oñatiko Aker taberna eta Eneko Egea, Arrasateko Ekaitz taberna, Arrasateko Gaztetxea, Kooltur ostegunak, Mogambo, Kale Gorrian (Eros), Abadiñoko Sirimiri (orain Munts), Errenteriko Niessen aretoa, Berako Kataku ostatua eta Ibai, Atxondoko Gaztetxea eta piszinak (Matxorri), GKS, Mitu eta Frigo, Bergarako Gaztetxea (Kepa, Alain eta Martin Zaitegi), Muskulo taldeko lagunak, Antzuolako Gaztetxea eta bertatik pasatu diren guztiak, Antzuolako Kultura (JuanLu eta Jone Larrañaga), Torresoroa eta Zelai Aristi antzokiak, UZ Txozna batzordea, GazteleKU, MusiKUaldia, Bixamona fest eta Kkinzonako lagunak (Berasa, ez zaitugu ahaztuko!), Fox, Huts, Mox (Txurro), Aitz Garbi (Bingen, Juena, Pepi eta Lourdes), Zero, Surpe eta batez ere Antzuolako Txozna batzordea, makiña bat aldiz gonbidatu baikaituzue. Zumarraga, Urretxu eta Antzuola gure herri maiteei, beti goxo hartu gaituztelako. Milesker!

Bukatzeko, eskerrak Mukuru kolektiboko bidelagunei.

Zerrenda honetan ahaztu zaituztegunoi ere, barkamen sakonak eta mila esker!

Ondo izan eta zaindu. Kontzertuetan ikusiko dugu elkar!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak