Ibai Larrea izan da txapeldun 23 urtez azpiko Espainiako Trail Running txapelketan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko apirilaren 16a

Lloret de Marren (Herrialde Katalanak) jokatu da gaur txapelketa. Irudian, Ibai Larrea, erdian.

Ordubete, lau minutu eta 36 segundo behar izan ditu antzuolarrak 16 kilometroko ibilbidea egiteko Lloret de Mar (Herrialde Katalanak) herrian gaur jokatu den atletismo txapelketan. Horrez gainera, hirugarren egin du gizonezkoen absolutuetan, Goierri Garaia taldearekin. Iaz ere lehenengo egin zuen bere mailan, eta, seigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak