Espedienteak eta planoak daude, eta, baita hasierako dokumentu estrategikoa ere. Hala, iradokizunak eta alternatibak aurkezteko aukera ere izango da, eta, gainera, dokumentua udal mugakideei ere bidaliko zaie, jakinaren gainean egon daitezen.
Hain justu, herritarrekin batera lurren inguruko hausnarketa egin ostean, martxoaren hasieran egin zuten aurrerapen-dokumentuaren aurkezpena Hirigrama kooperatibako arkitektoek, Torresoroan, herriak hirigintzan izan ditzakeen aukeren berri eman ahal izateko mugikortasunari, espazio libreei eta ekipamenduei zein instalazioei dagokienez.