Aiherrak eta Antzuolak senidetzaren haritza landatu dute

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko apirilaren 2a

Aiherra eta Antzuola herrien arteko 'Mugak zubi' ibilbidea dela eta Legazpi eta Antzuola arteko etapa egin dute aihertar eta antzuolarrek. 13:15 aldera iritsi dira Antzuolara eta Sanjosepe kaleko belardi batean senidetza islatzen duen haritza landatu dute bi herrietako ordezkariek. Landaketaren amaieran, Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriak honakoa esan du: "Ez dugu hau lehortzen utziko, ezta gure senidetasuna ere".

Goizeko 09:30ak aldera atera dira Aiherra eta Antzuolako dozena bat lagun Legazpitik eta Antzuolarako bidea hartu dute; Arrola menditik iritsi dira Torresoroa parera. Ondoren, haritza landatu eta Danok Bat elkartean egin dute bazkaria parte-hartzaileek.

Martxoaren 21ean aurkeztu zuten 'Mugak zubi' mendi zeharkaldia bi herrietako udalek. Duela 39 urte sortutako senidetzea are gehiago sendotzea du helburu ekimenak, eta bi herriak lotzen ditu ibilbideak: 204 kilometro, hamabi etapatan. Martxoaren 25ean egin zuten lehen etapetako bat bi herrietako lagunek: Lekornetik Aiherrara bitartekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak