Laburbira zirkuituko lanak ikusgai izango dira domekan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 24a, 12:00
Maria Bartolomek, Erik Camposek eta Fernando Martinek 'Olatuen isiltasuna' lana ondu dute.

Torresoroan izango da emanaldia, 18:00etan.

Euskarazko film laburren zirkuitua da Laburbira, eta hogeigarren aldia du. 28 film aurkeztu dituzte, eta horietatik zazpi aukeratu dituztela jakinarazi du Euskaltzaleen Topaguneak, antolatzailea baita. Herriz herri emanaldiak egiten dabiltza martxoaren 6a ezkero, apirilaren 5era arte, eta, jakinarazi dutenez, hautatutako lanak gaur egungo zinemagintzaren "lagin apartak" dira.

Antzuolan ere zazpi lan horiez gozatzeko aukera izango da etzi, sortzaileen lana erakusteko asmoz: Maria Bartolomek, Erik Camposek eta Fernando Martinek Olatuen isiltasuna lana ondu dute; Marina Perosanzek, Muskil; Maider Oleagak, Irrits; Ane Cuestak, Asko falta da; Leire Egañak, Erlojupekoa; Josu Martinezek, Hitzak; eta Iulen Aranak, Koadro goriari heldu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak