Antzuolarren gehiengoak atez atekoaren araudia errespetatzen duela ondorioztatu du Mankomunitateak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 21a, 16:34

Langile bat atez ateko hondakin-sisteman zaborra jasotzen, artxiboko irudi batean.

Hondakin-bilketa eredua erdigunean jartzea zuen asmo, eta urtarrilaren 12tik 21era bitartean egin zituen kontzientziazio eta informazio kanpainak.

Hala, herritarrak zoriondu ditu, "guztien artean eginiko esfortzuarengatik eta ahaleginarengatik". Dena den, arau-hauste batzuk ere hauteman ditu; eta horiei erantzuteko, ohartarazpen batzuk egin ditu.

Jakinarazi dutenez, hondakinak ezin dira lurrean utzi, eta "are gutxiago" bereizi gabe egon ezkero. Horrez gainera, ontzia hustu ondoren, ahalik eta azkarren erretiratu behar da, eta apurtuta izan ezkero, Udaletxean berria eskatu daiteke. Hondakin organikoak biltzeko poltsei dagokienez, berriz, konpostagarriak izan behar dute, eta kuboan atera behar da esekitokira.

Traste zaharrak ateratzeko araudiaren berri ere eman du, eta gogorarazi du egutegia errespetatu egin behar dela. Kasu honetan, eguenetan, 20:00etatik 22:00etara atera daitezke eta aldez aurretik 943 711 938 telefonora deitu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak