'Belarriprest' tailerra aurkeztuko du Amaia Bono artistak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko martxoaren 20a

Behatxulo programan ondu du proiektua, Antzuolako sormen egonaldian. Eguaztenean, hilaren 22an, egingo du aurkezpena, Olarango goiko aretoan, 18:30ean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euskaraz egin duen lehen sortze lana da, "euskaldun berria" delako, eta, beraz, tailerra ere horren ingurukoa izango da. Ordu eta erdiko iraupena izango du. "Asmoa da ikaskuntza-esperientziak partekatzea eta antzerki dinamiken bidez hizkuntzarekin eta hitzekin jolastea".

Tailerra irekia da eta ez da aurre-esperientziarik behar.

Baita antzezlana ere

Horrez gainera, Eider Sanz eta Amaia Santamaria artistak ere egonaldia egiten ari dira Antzuolan, eta apirilaren 22an egingo dute Atalak antzezlanaren amaitu gabeko erakustaldia, 19:00etan, Olarango ekintza aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak