Miren Gallastegi izango da Antzuolako PSE-EEko alkategaia

Sozialisten arabera, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako hautagairik "onena" da.

Gallastegik orain arte oposizioan egin duen lana nabarmendu du alderdiak, zinegotzi izan baita azken bi legegintzalditan. Eta, horrez gainera, azpimarratu du eskua luzatu izan diola udal-gobernuari "herritarren bizitza hobetzeko ekimenak" proposatuz. "Bikain batekin gainditu du egoera sozioekonomiko konplexu hau".

Hautagaiak, berriz, adierazi du "ilusio handiz" aurkezten dela berriro ere Antzuolako alkategai, "herriak aurrera egin dezan ongizatean eta bizi-kalitatean". Hala, Antzuolako "gehiengo progresistaren konfiantza lortzea" du helburu: "EAJren eta EH Bilduren alderdi biko dinamika gainditzeko".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.