Udalbiltzak Energia Gida aurkeztuko du egubakoitzean Torresoroan

Plaka fotovoltaikoak daude ezarrita Antzuolako udal pilotalekuan.

Mahai ingurua ere egingo dute energian adituak direnekin, eta, ostean, Aritz Otxandianok hitzaldi bat emango du. Ekitaldia irekia izango da.

Udalbiltzak antolatuta, Energia komunitateak: herritarren ordua ekitaldia egingo dute egubakoitzean Antzuolan, Udalbiltzak hainbat adituren ekarpenarekin batera osatu duen udalentzako Energia Gida aurkeztea izango duena helburu.

10:00etan hasiko da Torresoroa aretoan, eta Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateak egingo du ekitaldiko agurra. Ondoren, Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakariak hartuko du hitza gidaren aurkezpen laburra egiteko, eta, azkenik, mahai ingurua egingo da hiru hizlarirekin: Xabier Zubialde energian aditua, Aitor Ossa Goiener kooperatibako kidea eta Oihana Lorea Artelan eta Ko-Energiako kidea.

Hala ere, ez da hor amaituko, hitzaldiaren ostean Aritz Otxandiano energian adituak hitzaldia emango baitu ekitaldia bukatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.