Olatz Lezeta izango da Antzuolako EH Bilduren alkategaia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko martxoaren 7a

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako hautagaia izango da, eta adierazi du "ilusio handiarekin" ekingo diola erronkari.

Antzuolarra da, eta 45 urte ditu. Goi Mailako Mekanizatuko Zikloko ikasketak ditu eginak, eta 23 urte daramatza Erreka kooperatiban lanean. Antzuolako EH Bilduk jakinarazi duenez, Antzuolan pertsona ezaguna da, eta ekimen eta elkarte ugaritan hartu izan du parte. "Konpromisotik, herritarrekin batera, herriaren alde lan egiteko gogoarekin nago", adierazi du EH Bilduko alkategaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak