Sormen egonaldiak abian dira: 'Atalak' eta 'Belarriprest' lanak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko martxoaren 6a

Antzuolan eginiko sormen egonaldietako argazki bat.

DAPek eta Antzuolako Udalak antolatua da. Egubakoitzean hasi zuten lehen egonaldia; eta martxoaren 20an, bigarrena.

Euskal antzerkilari amateurrei eta debagoiendarrei zuzendutako sormen egonaldia antolatu du DAP Debagoieneko Antzerki Plataformak, Next Generation: Gipuzkoako hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzari esker, Antzuolako Udalarekin lankidetzan.

Eider Sanz eta Amaia Santamaria debagoiendarren Atalak proiektua da aukeratuetako bat; gaur hasiko dira martxan. Horrez gainera, Amaia Bono gasteiztarraren Belarriprest proiektua ere hautatua da, eta martxoaren 20tik 23ra bitartean egingo du egonaldia. Ondoren, martxoaren amaiera aldera, sortze prozesuen irekiera egingo dute.

Irekiera prozesuak

Proiektu guztiek prozesu irekiera proposamen bat egin behar dute, eta plataformak, sormena bultzatzeaz gain, helburu du prozesuak herriari zabaltzea. Bada, horregatik egingo dituzte irekierak jendaurrean, Behatxulo 2023 programan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak