M8ko aldarriekiko atxikimendua adierazi dute udal taldeek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 2a, 15:30

Martitzenean egin zuten osoko bilkura.

Eudelen adierazpen instituzionala onartu dute aho batez hiru taldeek; PSE-EEk, baita EH bilduren mozioa ere.

Martitzenean, otsailaren 28an, egin zuten ohiko osoko bilkura udal taldeek, eta Martxoaren 8ko aldarriekiko atxikimendua adierazi dute. EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk bat egin dute Eudelek Emakumeen Nazioarteko Egunerako aurkeztutako adierazpen instituzionalarekin, zeinak erabaki-postuetan emakume gehiagok egon behar dutela aldarrikatzen duen.

Horrez gainera, EH Bilduk aurkeztutako Martxoaren 8a, zaintzen duen herria helburu mozioa ere babestu dute taldeek, EAJk izan ezik. Mozioak zaintzaren inguruko konpromisoak hartzen ditu, hala nola etxez etxeko zerbitzuetan eta eguneko zentroetan lanean dabiltzanen baldintzak identifikatzea eta horien lanketa egitea.

Elkarretaratzeak

Martxoaren 8an, berriz, mobilizazioak egingo dituzte. Andramanuelak emakume taldeak eta Antzuolako Udalak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, Herriko Plazan. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egingo dute, plazatik abiatuta, 19:00etan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren Denon bizitzak erdigunean dinamikarekin bat eginez, zaintzarako eskubide kolektibo baten aldeko aldarriarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak