Herriak hirigintzan izan ditzakeen aukeren berri emango dute eguenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 28a, 12:17

Antzuolan eginiko bilera ireki bat.

Torresoroan izango da aurkezpena, martxoaren 2an; Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren jarraipena da.

Duela bi urte hasi ziren Hiri Antolamendurako Plan Orokorra garatzen. Herritarren parte-hartzea hizpide, Antzuolako lurren inguruko hausnarketa egin eta diagnostiko-dokumentu bat ondu zuten. Herria nola dagoen eta herriaren garapenerako zein gune izan daitezkeen gako jaso zuten; arkitekto talde batek landua da, eta, orain, Plan Orokorraren aurrerapen dokumentua egin du, herriak hirigintzan izan ditzakeen aukeren berri emateko.

Torresoroan aurkeztuko dute, martxoaren 2an, 18:00etan, baina ondoren, hiru hilabetez egon beharko du jendaurrean, eta, ostean, beste bi hilabete jendearen alegazioetarako. Beraz, udazkenean hasiko da Plan Orokorraren ziklo berria; erabakiak hartzekoa. Hala, horretarako, tailer parte-hartzaileak antolatuko dituzte.

Unean ez da ezer erabakiko, baina Udalak jakinarazi du garrantzitsua dela "ahalik eta jende gehien joatea" aurkezpenera, gerora zer erabaki beharko den jakingo delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak