'Etorkizuna Orain' erakusketan ikusgai daude Ione Larrañagaren irudiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 27a, 11:48

Eider Mendoza Gobernantzako diputatua, artista batzuekin batera, Donostian.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Etorkizuna Eraikiz-ek abian jarritako jarduketa plan baten pean ondutako lana da.

Etorkizuna Orain erakusketan Ione Larrañaga antzuolarraren irudiak daude ikusgai, beste bost artistenekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Etorkizuna Eraikiz-ek abian jarritako jarduketa plan batean ondutako lana da, eta Donostiako Gipuzkoa Plazan egongo dira lanak ikusgai martxoaren 15era arte, "lurraldearen etorkizuna" ilustratzeko.

Larrañagak trantsizio ekologikoa, ingurumena eta biodibertsitatea jorratu ohi ditu bere ilustrazioetan. Haren arabera, natura "etengabeko mugimendua da", amaierarik ez duen aldaketa. "Gu ere materia horrekin eginda gaude eta horixe bera islatu nahi nuen nire lanean".

Ilustrazioen berezitasuna

Eider Mendoza Gobernantzako diputatuaren arabera, "interesgarria eta bitxia da" ikustea nola artista bakoitzak, bere ikuspuntu eta estilo pertsonaletik, orri zuri batean hainbat kontzeptu islatu ditzakeen. Hala, euretako bakoitza "berezia" dela dio, euren artean desberdinak eta originalak. "Hausnartzera eta irakurketa ezberdinak ateratzera gonbidatzen gaituzte, guztion bizitzan eragina duten etorkizuneko gaien eta erronken inguruan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak