Erdigunea itxi egingo dute zapatu goizean ibilgailuendako, A8M lasterketa dela-eta

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 23a, 12:34

Antzuolako 8 Miliak lasterketa amaitzean irekiko dute; horrez gainera, organikoaren edukiontzia bihar, egubakoitza, atera beharko da.

Antzuolako 8 Miliak lasterketaren hamargarren aldia izango da zapatuan, eta horrek eragina izango du herriko trafikoan, herriaren erdigunea moztuta egongo baita ibilgailuentzat goizetik eguerdira arte. Horrez gainera, Udalak herritarrei autoak ahal dela garajeetan sartzeko eskatu die, kanpotik jende asko etortzea espero delako, eta, horrenbestez, lekua izan dezaten eta arazorik sortu ez dadin.

Hondakinen bilketan ere eragina izango du lasterketak, kirol-proba hasi baino lehenago egingo baita. Hala, bihar atera beharko da organikoaren edukiontzia zintzilikarioetara, lehenago jaso dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak