Goizeko hamarretan atera dira kalera antzuolarrak eta kalejira egin dute dantzari helduek. Txistulariekin batera sorgin santza eta txerri dantza egin dituzte auzoetan, eta beraiekin egon dira Aratusteetako ikono diren hartza, hezitzailea eta tximinoa. Hamaiketakoaren ostean, adin ezberdinetako herritarrak bildu dira plazan dantzei jarraipena emateko.
Zirikatzen aritu dira elkar tximinoa nahiz hartza eta hezitzaileak hartza lotuta eraman badu ere, une batez, despitatu eta "borrokan" amaitu dute bi animaliek plazan bertan. Festak aurrera darrai, eta datozen orduetan Erromeriak girotuko du herriko plaza.