Antzuolako eskolako patioan hasi dituzte Aratusteetako ospakizunak. 16:30ean, ateak ireki dituzte, eta, bertan txokolatea eta torradak banatu dizkiete bertaratutakoei. Horrekin batera, lagunartean jolasteko aprobetxatu dute hitzordua gaztetxoek, eta, ondoren, Tomaxen abenturak pailazoen ikuskizuna zegoenez, ilaran txintxo-txintxo izan dira haurrak ikuskizuna hasteko zain.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.