Ura moztuko dute bihar herri osoan, Aitzagako hodian lanak egiteko

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko otsailaren 15a

Urtarrilaren 19an apurtu zen lehen aldiz Aitzagatik herrira ura daraman hodia.

Urtarrilaren 19an puskatu zen lehendabizikoz Aitzagatik herrira ura daraman hodia, lur-jausi baten ondorioz. Konponketak egin arren, berriro apurtu zen egun gutxira, eta Gipuzkoako Ur Kontsorzioak behin-behineko konponketa lanak egin zituen.

Bada, Antzuolako Udalak jakinarazi du aste honetan ari direla aurrez eginiko lanak hobetzen, hala nola, hodiaren bypass-a egiten. Beraz, konexioa egin ahal izateko, ura moztuko dute bihar herri osoan, 09:00etatik 13:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak