Josu Xabier Aranguren izango da Antzuolako EAJren hautagaia maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan. 54 urte ditu, arrasatearra da, baina 2006a ezkero bizi da Antzuolan. "Urduri" dagoela adierazi du, baina baita "gogoz" ere alderdi jeltzalearen hautagaitzat egin dezakeen lanari ekiteko, uste baitu "herriak aldaketa bat behar" duela.
Dena den, ez du lehen aldia zerrendetan. 2019-2023 agintaldian aurkeztu zen lehen aldiz Antzuolako EAJrenetan. Basilio Ormazabal izan zen ordu hartan alderdiak izan zuen alkategaia, baina hiru eserleku eskuratu zituzten, eta, beraz, Arangurenek ez zuen udalean sartzeko aukerarik izan, zortzigarren lekuan baitzegoen.
Gainontzean, ordea, nabarmendu du zerrendak osatzen dabiltzala, baina ez dagoela guztiz osatuta. Ez dute aurkezteko data zehatzik.